Ongi etorria egingo diete bihar Iker Beristain eta Gotzon Alcalderi

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko eka. 1a, 19:36
Algortako Herrira bilguneak deituta, bihar, larunbata, egingo diete ongi etorri ekitaldia Iker Beristain Gutierrez "Beris" eta Gotzon Alcalde Etxeandia preso politiko ohiei. Hitzordua 13:00etan izango da Tellagorri plazan. Frantzian ezarritako kartzela zigorra bete ostean, Beristain martxoaren 8an eraman zuten Espainiara, eta Soto del Real espetxera sartu zuten. Hurrengo egunean epailearen aurrera eraman eta berriro bidali zuten Soto del Realera. Apirilaren 20ra arte bertan izan zuten, epailearen erabakiaren zain. Fidantzarik gabe kaleratu zen, oraindik kolaborazio karguak mantentzen badizkiote ere. Alcalderi dagokionez, apirilaren 26an epaitu zuten Madrilen. 1998an, Algortan, Guardia Zibilaren patruila baten kontrako atentatua prestatzea egotzita, 18 urte eta hamar hilabeteko kartzela zigorra eskatu zuen fiskalak. Hala ere, libre uztea ebatzi zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko hirugarren epaitegiak eta epaiketaren egun berean atera zen espetxetik. ETAko militanteak lagundu zituela aitortu arren, inolako ekintzatan parte hartu zuenik ukatu egin du Alcaldek. Hain zuzen ere, ETAri laguntzea egotzita, 7 urteko espetxe zigorra bete zuen Frantzian eta 2011ko uztailaren 12an eraman zuten Espainiara. Argazkiak, Iker Beristain bere irudia eskuan / public domain Algortako Herrira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun