Ibarretxe anaien eskutik bukatuko da zine denboraldia Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko eka. 1a, 19:54

Gaur, ostirala, Getxoko Kultur Etxeak amaiera emango dio Areetako Andres Isasi musika eskolan ikasturte osoan zehar izandako zine denboraldiari. Zine-kluba eta Cinema Paradiso zikloek amaiera ezin hobea izango dute, Esteban eta Jose Miguel Ibarretxetarrak, Ibarretxe anaiak, bertan direla haien azken lana proiektatuko da eta, "Un mundo casi perfecto", hain zuzen ere. Aurten Aixe! Getxo saria jaso duten zinegile getxoztarrek pelikula aurkeztuko dute eta proiekzioa amaitu ondoren izango den zine-forumean parte hartuko dute. Javier Merino umorista da film luze horren protagonista; Ismael antzezten du, arlo pertsonalean zein profesionalean bolada txarra bizi den gidoilari bat. Bere neskalagunak utzi egin dio, banku kontuak hutsean ditu eta 20 kilo loditu da. Zoritxarra ez da horretan bakarrik geratuko; indarkeriazko lapurreta baten lekuko da eta poliziak horren egile den gaizkile bortitza identifikatzera behartu nahi dio eta delitugileak beste horrenbeste egiten du ez dezan salatu. Horiek horrela, egoera zailari egin behar dio aurre protagonistak. Gutxi balitz bezala, Debora ezagutuko du, Imanolen bizitza sentimentala zigortzen duen prostituta gaztea. 21:30etik aurrera izango da ekimena, adinez nagusientzat da eta txartela sarreran bertan hartu ahal izango da, 2,90 eurotan. Argazkian, filmaren irudi bat / © Ibarretxe anaiak - Armonika Entertainment.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun