Bertsolariak
• Aitzol De Kastro Bakeriza
1971, Leioa, igeriketako monitorea
Orain hamabost bat urte hasi zan ALBEn (Algortako Bertsolari Eskolan) eta ordutik bertsotan zein gai-emole lanetan ibili da. Eskualdeko txapelketa
danetan parte hartu dau, baina 2006an eta 2008an gai-emole eta aurkezle moduan.
• Arrate Illaro Etxebarria
1989, Algorta, Topaguneko dinamizatzailea
Leioako Betiko ikastolan hasi zan bertsotan 8 urte ebazala eta 12 urtegaz Algortako Bertso Eskolan emon eban izena. Ordutik Eskolarteko txapelketetan zein Bizkaiko Txapelketan parte hartu dau. Ipar Uribeko txapelduna izan zan 2008an eta Bizkaiko Txapelketako finalaurreetara sailkatu zan 2010ean.
• Josu Gotzon Landeta Egurrola
1965, Getxo, bertsolaritza irakaslea
Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskutik Bertsolaritza irakaslea da Hezkuntza Arautuan. Astean behingo tabernako bertsolaritzat dau beran burua. 1988an hasi zan Algortako Bertso Eskolan eta gaur egun bertako irakasle ere bada. 2002tik Eskualdeetako Txapelketa danetan parte hartu dau.
• Ekaitz Larrazabal Gutierrez “Katxo”
1979, Algorta, AEKko irakaslea
ALBEko (Algortako Bertsolari Eskolako) kidea dogu eta 2006ko Ipar Uribeko txapeldunordea. San Nikolas ikastolan, lagunekaz parrandan eta ALBEn emon ebazan lehenengo pausoak. Gasteizko ikasleen taldekako sariketan zein Abra sariketan be abestu dau.
• Itxaso Paya Ruiz
1988, Algorta, antzezlea eta bertso irakaslea
Algortako Bertso-Eskolako kidea da eta bertsolaritza irakaslea hezkuntza arautuan, eskolaz kanpoko orduetan zein bertso-eskolan. Bertso Udalekuetako begiralea ere bada. Eskolarteko Txapelketetan hainbat sari jaso dauz idatzizkoan zein bat-batean. 2006ko Ipar Uribeko txapeldun eta 2010ko Uribe Kostako txapeldunordea. Idatzikoan hainbat sari jaso dauz.
• Imanol Uria Albizuri
1993, Algorta, ikaslea
Algortako Bertso-Eskolako kidea da eta lehenengoz parte hartuko dau Uribe Kostako txapelketan. Orain urte bi gonbidatu moduan kantau eban eskualdeko kanporaketetan.
Abestu beharreko ariketak
A atala
• Binaka, gaia emonda 3na bertso zortziko handian.
• Binaka, gaia emonda 3na bertso zortziko txikian.
• Bakarka, hasierako puntua emonda bertso 2 zortziko txikian.
• Bakarka, gaia emonda 2na bertso doinu eta neurri librean.
B atala (lehen atalean puntu gehien lortutako bi bertsolariak pasatuko dira bigarren atalera).
• Binaka, gaia emonda 3na bertso hamarreko txikian.
• Kartzelako lana: banaka, gaia emonda 3na bertso doinu eta neurri librean.
Lehen ataleko eta bigarren ataleko puntuaketa metatu egingo dira, eta irabazleak Bizkaiko Txapelketarako pasea lortuko du. Bigarren geldituko dena eta gainontzekoak, lehen ataleko puntuazioaren arabera izango dute sailkatzeko aukera. Eskualdeetako txapeldunez gain, 30 bertsolarik izango dute udazkenean Bizkaiko Bertsolari txapelketan aritzeko aukera, baina guztiak ez dira puntuz sailkatuko. Herrialdeko txapelketan aurretik finalistak izandakoek zuzeneko txartela izango dute, tartean, hala nahi badute, Fredi eta Xabi Paya zein Jone Uria.