Sobieth
Sobieht aurretik biltzeko asmoa izan bazuten arren, 2009ra arte ez zen taldea batu. Izan ere, bandaren hastapena 90 hamarkadaren amaieran kokatu daiteke: Rubyk (kitarra) eta Urkok (bateria), beste talde batetan jotzen zutenak, Jon Ander (ahotsak) zirikatzen zuten, Ktulu, Clawfinger edo Narco bezalako musika egingo zuen taldea sortu behar zutela esanez, baina ildo politiko argi batekin. Arrazoi ezberdinak direla-eta proiektu hura ez zen gauzatu.
2009 urtearen amaieran, ordea, Jon Anderrek antzinako ideia hura berreskuratu zuen eta Rubyrekin hitz egin ostean, aurrera egiteko erabakia hartu zuten.
Horretarako inguruko jendearen artean bila hasteko ardura hartu zuen Jon Anderrek: zuzenean Ieltxu (baxua) eta Ibonengana (ahotsa) jo zuen. Azken horrek, bere beste taldean (Norte Apache) kide ere baden Aitor (DJ) proposatu zuen eta horrela taldekide gehienak batu ziren. Asmo zaharra aurrera guztiz eramateko, aitzindarietako bat falta zen, Urko. Nahiz eta ia hamarkada batez baketak albo batera utziak zituen, laster piztu zitzaion grina eta konpromisoa. Taldekideak baturik, entsegu lokala soilik falta zen.
Martxan hasteko, Rubyren beste taldearekin hitz egin zuten lokala partekatzeko eta 2009ko abenduaren hasieran lehen entseguak egiten hasi ziren. Lan eskerga eginda, bizkor hasi ziren kitarraren riff-ak, baxuak eta bateria sortutako oinarri sendoan, ahotsak eta scratch-ak egokitzen. Hori dela-eta, ia urtebete igaro gabe estudioan sartzeko erabakia hartu zuten, 2010eko urrian, diskoa Durangoko Azokarako kaleratu zuten Musikherriaren barruan.
Ekitaldiko kartela