Emakumeen aurkako erasoak salatu dituzte Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko eka. 2a, 12:44

"Emakumeen aurkako erasorik ez!" lelopean, ehun auzokidek baino gehiagok salatu zuen atzo pasa den asteburuan Leioan izandako bortxaketa. Bulebarrean burututako elkarretaratzea Bilgune Feministak deitu eta Andrak emakumeen elkarteak eta Haika Mutil parekidetasunaren aldeko gizonezkoen ekimenak sustengatu zuten, besteak beste. Antolatzaileek ostiraletik larunbaterako gauean sexu erasoa pairatu zuen emakumeari "elkartasun osoa" berretsi zioten eta bortxatzailea oraindik ez dutela atxilotu nabarmendu zuen. Bestalde, muturreko eraso horiek zein arinagoko beste asko ere ahalbidetzen duen sistema patriarkala iraultzeko deia egin zuten. Hori dela eta instituzioei dei berezia egin zieten, "jendartearen erdiari eragiten dion arazo honen aurka esku hartze handiago izan dezaten".

Ekimena iruditan

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun