Eusko jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du igande arratsaldera arte, ordubetean 15 litro metro koadroko baino gehiago pilatzeko probabilitate txikia dagoelakoan. Izan ere, trumoi-ekaitza izateko aukerak handiak dira eta zenbait lekutan zaparrada handiak eta txingorra bota ditzake. Gaur goizeran hegoaldeko haizea ibiliko da baina gero ipar-mendebaldera aldatu eta eguraldiak txarrera egingo du nabarmen
Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren arabera. Eguerditik aurrera ipar-mendebaldeko haizeak joko du, kostaldean zakarki gainera, eta hodeiak ugaritu egingo dira. Zaparradak ere ekarriko ditu haize horrek eta ekaitzak ere bai; zenbait lekutan euria indar handiz egiteko aukera izango da eta kazkabarra ere bota lezake. Igandean ere giro freskoa espero da. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak 20 gradu inguruan geratuko dira. Egunaren lehenengo partean zaparrada handiak bota ditzake. Arratsaldetik aurrera, eguraldia hobetuz joango da: atertu egingo du eta ostarteak zabalduko dira apurka-apurka, Euskalmetek asmatuz gero. Argibide gehiagorako, kontsultatu
UKBERRI.NETeko eguraldi zerbitzua. Argazkian, hainbat neska aterki azpian, artxiboko irudian.