[©
Nahikari Ayo] Urteak dira ikastola atzean utzi nuela, oker ez banago, 12... Non geratu ziren 18ak! Harro esaten dut "ikastolakumea" naizela. Etxean barrutik bizi izan dugu ikastola, nahiz eta orain apur bat alboratuta izan. Eta igandean
Ibilaldia da. Zenbat oroitzapen. Nire ikastolak 97koa eta 2004koa antolatu zituen. Berezia da. Batez ere azkenengo astea. Nerbioak, dena prestatu beharra, jendea hurbilduko den pentsatu,... Igandean Trapagaranen izango dugu zita. Ibilaldiagatik baino, bertan futbolean aritu nintzelako gogoan dut. Zelai zabala eta handia futbitoan ibiltzeko. Baina jende jator askoa duda barik. Beste Ibilaldi bat, beste urte bat ikastolen alde, beste urte bat proiektu honekin aurrera jarraitzeko, beste urte bat Meatzaldea euskalduntzen! Animo! Igandean Trapagaranera! Argazkian, Leioako Basaki talde hevyak arratsaldeko 15:30ean joko du Balsa Handia gunean. Bizkaiko ikastolen aldeko 2012ko jaiaren abestia, "Maiatzean meatzean", Basaki taldeak berak egin du. Kantaren letra Ion Barrocal bertsolari eta Traparagango ikastola kide ohiak idatzi du. Aurretik, 15:00etan, Kherau Uribe Kostako folk-rock taldea arituko da Herria gunean / ©
Basaki.