Erregional mailan sei denboraldi eman ostean, Espainiako ligako hirugarren mailara bueltatu da
Getxo futbol taldea. Hori lortzeko, 4-0 irabazi zion Erandioko Apurtuarte taldeari, larunbat arratsaldean Faduran jokatutako partidan. Iker Arzubiagak buruz lortutako gol goiztiar batek argitu zuen hirugarren mailarako bidean, azken jardunaldira arte itxaron behar izan duen Getxo taldearentzat. Gainera, ohorezko erregional mailako txapeldun ere bilakatu dira garaipen horri esker. Atsedenaldira heldu arte, talde algortarra nagusi izan zen argi eta garbi, atzealdean hutsen batzuk egin zituen arren. Lasaitasunaren gola bigarren zatia hasi eta berehala heldu zen, 2. minutuan, Koldo Herreroren bitartez. Gol horren ostean Getxo taldea gero eta gehiago nagusitu zen eta bi gol gehiago lortu zituen igoera ospatu baino lehen. Argazkia: © Getxoko Udala.