Getxoko Udalak, udalerriko euskaltegiek eta
Egizu Getxo Euskaldun! elkarteak gonbidatuta, euskaltegietako ikasleak, ikasle-ohiak, berbalagunak eta euskaltzaleak oro har hitzordu berezia dute gaur goizean. Izan ere, goizeko 10etan, Areetako Eskoletako plazan udalerriko euskaltegien aldeko argazki kolektiboan parte hartuko dute makina bat lagunek. Argazki hori irailetik aurrera udalaren beraren laguntzarekin izango den euskaltegietako matrikulazio kanpainaren irudia izango da. Bilboko suhiltzaileen egutegiaz arduratu zen
Lutxo Rengifo argazkilari erandioztar ezaguna izango da egilea. Bera euskararen estilo desberdinak agerian uzten saiatuko da. Jarduerari amaiera emateko gosaria izango da, parte hartzaileen kantek girotuta. Gainera, argazkian agertzen direnen arteko bi pertsonentzako afaria zozketatuko da eta ezaugarri bereko beste sari bat egongo da “Zergatik ikasi euskara?” galderari erantzuten dion esaldi biribilenari. Argazkian, hainbat euskaltzale
Sarea Jostenek Itzubaltzeta / Romon egindako herri bazkarian.