Xabier Saenz de Gorbearen ibilbidea luzea eta saiatua izan da euskal arte modernoaren eta garaikidearen eremuetan, eta adibidez arte kritiko, komisario, ikerlari, sustatzaile eta Arte Ederretako fakultateko irakasle izan da. Arte kritiko moduan, epaimahaiak prentsan eta aldizkari espezializatuan luze aritu dela aitortu du. Laurogeiko hamarkadatik ia ehun erakusketen komisario izan da; erakusketa gehienek lotura dute euskal arte moderno eta garaikidearekin; horien guztien artean ondokoak nabarmendu dituzte: Guiard, Arteta, Tellaetxe, Lucarini, Oteiza, Basterretxea, Ortiz de Elgea, Dionisio Blanco, Mikel Diez Alaba, Iñaki de la Fuente eta beste batzuei eskainitakoak. Saiakera eta monografia anitz idatzi ditu euskal artista horien eta beste batzuen inguruan. Gainera, Remigio Mendibururen obra katalogatu du.
1971. urtean Windsor galeriaren fundatzailetako bat izan zen, Euskal Artisten Elkarteko (1983. urtean sortu zen) kide aktibo izan zen eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Kontseiluaren aholkulari izan zen 1988tik 1991erako epean. Gainera, Eguzki Argitaraldiko arte aholkularia da, zenbait katalogo eta kartel diseinatzen ditu eta ETBrako eta Bizkaiko Foru Aldundirako arteko bideoen gionista eta errealizadore izan da. Halaber, ondoko meritua ere badu: hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkadetako euskal arte garaikideko agiriak, kartelak eta aldizkariak bildu eta artxibatzen ditu, eta jarduera hori ez zaio askotan aitortu; horiek guztiak, azterketa kritikorako eta geroko oroimenerako funts oso baliotsua osatu dute.