Kale borroka taldea osatzea egotzita, Josu Rodriguez eta Mikel de Gregorio gazte algortarrei ezarritako launa urteko espetxe zigorrak aztertuko ditu asteazken honetan Espainiako Auzitegi Goreneko bigarren aretoak,
Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez. Tribunalak bista publikoa egingo du bihar eta horren gaineko ebazpena emango du, Perfecto Andres epailea txostengilea dela. Auzitegi Nazionalak 2011ko urrian zigortu zituen aipatu bi mutilak eta eskualdeko beste bederatzi gazte absolbitu zituen. Auziari Espainiako Polizia Nazionalaren Bilboko Informazio Brigada Probintzialak
2007ko urriaren 16an Uribe Kostan egindako atxiloketekin eman zitzaion hasiera. Guztiei kale borroka taldea osatu eta 2004tik 2007ko uztailera bitarteko
hamar ekintza inguru leporatzen zieten. 2011ko irailaren 19tik 22ra
epaitu zituzten. Argazkian, epaiketaren egunetan Algortan egindako mobilizazioa.