Egitaraua
Aste Berdearen egitarauari dagokionez, aste osoan zehar doako bisita gidatuak egingo dira Ingurumen Aretora, Getxoko bioaniztasuna ezagutzeko. Aquariumera joateko eta itsas-ekosistemak ikuskatzeko, ordea, eskua sakelara eraman beharko da, gutxi bada ere. Helduek hiru euro ordaindu beharko dute eta 14 urte arteko umeek, ordea, bina euro. Aretorako bisitak, astegunetan eta asteburuan izango dira, 16:00etatik 18:00etara eta 10:00etatik 14:00etara, hurrenez hurren. Aurretik izena eman beharko da 946 450 023 edo 600 927 035 telefonoetan. Baina izen-emate horietan salbuespen bat izango da: igandean, goizeko 10:00etatik aurrera bisita gidatua egingo da ere Aixerrotatik Azkorriko hondartzara, alde horretako ekosistemaren biodibertsitatea eta geologia ezagutzeko. Aste osoan, halaber, VI. Ingurumen argazki lehiaketaren erakusketa bisitatu ahal izango da Algortako Villamonte kaleko kultur etxean.
Ostegunean eta ostiralean, 2.000 intxaurrondo oparituko dira, erdiak Algortako Telletxe plazan eta beste erdia Areetako Xake plazan, hurrenez hurren, eguerditik aurrera.
Elkartasun merkatuari dagokionez, hilaren 9tik 12ra egingo da Areetako Xake plazan, Emausek antolatuta. Horren harira mugikortasun jasangarrien ekintzak ere izango dira.
Bestalde, larunbatean, 9:30etik aurrera, txoriei eraztunak jarriko dizkiete ohi bezala Boluako Hezegunean; astelehenean, 19:30etik aurrera, “Home” dokumentala eskainiko dute, Juan Echanove aktoreak kontatua. Sarrera doan izango da. Azkenik, asteartean, 17:30ean, Areetako Eskoletako plazan, birziklatutako materialekin musika-tresnak egiteko tailerra izango dute umeek.