Selektibitateari ezezkoa adierazi eta Euskal Curriculuma aldarrikatzeko hainbat ekimen prestatu dituzte egun hauetarako
Ikasle Abertzaleek (IA). Besteak beste, bihar, asteazkena, aipatu proba hastearekin batera, esku-orrien banaketa masiboa egingo dute Leioa eta Erandioko campusean. Horretaz gain, “Bienvenidos a la selectividad española” leloarekin dekoratuko dute aipatu eremua. Azkenik, selektibitatea egingo duten ikasleen kezkak batuko dituzte. Ostegunean, berriz, selektibitatearen kontrako parodiak izango dira campusean zehar. IAkoek azaldu dutenez, "beste urte batez ere selektibitate basati eta espainolista egiteko egunak iritsi dira. Berriz ere, espainiar curriculumean oinarritutako 3 egunetako azterketa arrotz baten bidez, ikasleok, batxilergoan zehar barneratutako edukiak baloratzeko azterketa itogarria dugu hau". Argazkian, komunitate unibertsitarioaren "hipokresia eta merkantilizazioa" salatzeko hainbat ekintza burutu zituen ikasle mugimenduak, Leioa eta Erandioko campusean, 2011ko ekainaren 8ko selektibitate egunean / © Selektibitate Leioa 2011.