
Pasa diren Gabonetarako prest nahi izan bazuten ere, hainbat arazo tarteko atzeratzen ibili da
Erasoka taldearen "Plastic Mask Assassin" lana, haien bigarren diskoa. Azkenik,
Bird Trouble Productions Uribe Kostako kontzertu antolaketa eta grabaziorako gazte ekimenak jakinarazi duenez, algortarrek bihar, larunbata, aurkeztuko dute oi doinuko CDa Getxoko Txorimalo gaztetxean. Haiekin batera, Kaleko Urdangak eta Kaleko Orroak taldeek joko dute, 20:30etik aurrera. Sarrera lau eurotan hartu ahal izango da atean bertan. Erasoka gazte taldea ia lau urtez dabil musikaren munduan. 2009an, maketa grabatu eta hurrengo urtean "Itzalpetik" beren lehen diskoa aurkeztu zuten Getxoko Txorimalo gaztetxean. Algortako eta inguruetako
Oihukatuak musika kolektibo gaztean ere parte hartzen dute. Horretaz gain, hainbat kontzertu eman dute, gehien bat Bizkaian. Argazkian, Erasoka talde algortarra / © Erasoka.