Julia Asua Aramendia algortarrak 100 urte bete ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko eka. 8a, 18:06

Julia Asua Aramendia algortarrak pasa den larunbatean, hilak 2, 100 urte bete zituen. Hori dela eta, Getxoko Udal Gobernuko bi zinegotzi zoriontzera joan zitzaizkion handik hiru egunetara. Udal Erresidentzian eta familiako kide askoren artean hartu zituen Asuak Elena Coria eta Kepa Miñambres zinegotziak zein Foru Aldundiko ordezkari bat, Aixerrota garaikurra eta lore sorta bat opari eraman zizkiotenak. Julia Asua, jatorriz, Portu Zaharrekoa da eta bizitza osoa eman du Getxo udalerrian, 50eko hamarkadan hiru urte t'erdiz izan ezik, Venezuelan lan egiten eman baitzituen. Bi seme eta alaba baten ama, familia zabala dauka. Juliak nahiko osasun ona dauka eta oso ilusionatuta ospatu zuen bere 100.urtebetetzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun