Alaitz Escudero Goizuetako zinegotzi eta Nafarroako Iparraldeko Mankomunitateko lehendakariak euskararen arloan Nafarroan egin dituzten murrizketak kritikatu ditu, eta nabarmendu du indar handiagoa egin beharko litzatekeela hizkuntza politika aurrerakoia egiteko.
UEMA Egunaren irakurketa politikoaz gaindi, dei egin diete euskaltzaleei larunbatean Goizuetara joan daitezen, horretarako egitaraua aitzakia ona izango delakoan. Leloaren gaineko azalpenak ere eman dituzte, eta adierazi dute euskaraz bizitzeko eta aritzeko udalerri euskaldunak direla tokirik egokienak, eta, hain zuzen ere, horregatik dutela aukera beste toki batzuetan baino aurreratuago egoteko eta euskararen normalizazioan neurri aurrerakoiak hartzeko.
UEMA Egunaren egitaraua
