Imanol Landaren ustez, "garrantzitsua da Getxorentzat bi talde izatea 3. mailan, bere kirol indartsuenean, futbolean alegia, udalerriak duen indarraren adierazpen garbia baita”. Landak, aitortza mezua eta bere zorionak helarazi nahi izan dizkie aldez aurretik urte hauetan guztietan igoeraren helburua betetzeko lan egin duten guztiei. "Une zoriontsu honekin gozatu behar dugu. Aurreko zuzendaritzen, aurtengokoen, hitz batean, sei urte geroago Getxo 3. mailara bueltatzeko lagundu eta taldeko lana egin dutenen garaipena da", adierazi du alkateak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.