
Algortako San Inazioetako jai batzordeak maiatza hasieran abiatu zuen aurtengo kartel lehiaketa. Lanak aurkezteko epea igarota, jasotako guztietatik lau aukeratu dituzte. Gauzak horrela, aurten ere azken erabakia herritarren esku utzi dute jai batzordekoek. Bozketan parte hartu nahi duen guztiak mezua bidali beharko du
aixerrota.jaibatzordea[abildua]gmail.com helbide elektronikora, izenburuan "Kartel Lehiaketa" jarriz eta edukian aukeratu duen kartelaren zenbakia zehaztuz: "Kartela 1", "Kartela 2, "Kartela 3" edo "Kartela 4". Horrenbestez, ekainaren 14a, osteguna, arratsaldeko 6ak arte, izango da bozkatzeko azken eguna.
Facebook bidez ere bozka daiteke. Irabazlea zein zen erabaki artean, aurkeztutako kartelen egileen izen-abizenik ez du emango jai batzordeak. Gogoratu, uztailaren 28tik abuztuaren 1era bitartean ospatuko direla aurten
Algortako San Inazioak. Boto gehien jasotzen dituen kartela izango da horien irudia. Horren egileak, berriz, 300 euro jasoko ditu. Argazkian, jaien hasiera hurbiltzen doa.