Getxoko Udaltzaingoak bi emakumezko identifikatu zituen atzo, sinaduraren iruzurra deritzotena egiten saiatzen ari zirenean, udal iturrien arabera. Bertsio horri jarraiki, "ustekabean harrapatu zituzten biak delituzko ekintza egin aurretik". Udaltzaingoak azaldu duenez, sinaduraren iruzurra egiteko bi lagun behar dira. Karpeta bana eskuan, biktimari inguratzen zaizkie, gehien bat pertsona edadetuari, eta, askotan urritasunen bat duten pertsonen elkarteren izenean, sinadura eskatzen diote asmo goragarrientzat. Berbetan hasitakoan, N.A.N.arekin nahasten dute biktima, eta, amaieran, gaizkileetako bat da haren diru-zorrotik agiriak ateratzen dituena, une hori dirua eta, batzuetan, kreditu-txartelak eramateko aprobetxatuz. Era horretako ekintzen aurrean herritarrei kontuz ibiltzea gomendatu die Udaltzaingoak. Argazkian, Getxoko udaltzain bat motor gainean, artxiboko irudian.