Ereaga eta Azkorri-Gorrondatxez gain, Algortako Arrigunaga hondartzak ere Bandera Urdina izango du aurten, Ingurumen-hezkuntza eta Kontsumitzaileen Elkarteak (ADEAC-FEE) baieztatu duenez. Izan ere, Bereizgarri urdina aurten jasoko duten hondartzen artean Arrigunagaren izena ez zegoela ezagutu ondoren, Getxoko Udala, erabakiagatik harrituta, harremanetan jarri zen ADEAC-FEErekin, horren arrazoiak ezagutzeko. Erakunde horretatik, akats bat tarteko argitaratutako zerrendan Arrigunagaren izena sartu ez zuela onartu eta gero, berretsi zioten udal erakunde publikoari albistea, Arrigunagari ere bandera eman diotela, alegia. Argazkian, bandera urdina Azkorrin / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!