Bertsolariak
• Beñat Vidal Gurrutxaga (1986), Leioa, AEKko mintzapraktika zerbitzua. Algortako Bertso Eskolako kidea eta irakaslea da.
• Inazio Vidal Gurrutxaga (1993), Leioa, Algortako Bertsolari Eskolako kidea da eta lehenengoz parte hartuko dau Uribe Kostako txapelketan.
• Peru Vidal Gurrutxaga (1988), Leioa, ikaslea. Algortako Bertso Eskolako kidea eta bertso irakaslea.
• Malen Amenabar Larrañaga (1994), Larrabetzu, ikaslea. Arantza Plazagaz hasi zan bertsotan Larrabetzuko eskolan eta gaur egun herriko Itallen bertso-eskolako kidea da. Lehenengoz parte hartuko dau Uribe Butroeko txapelketan, baina orain urte bi gonbidatu moduan abestu eban kanporaketetan.
• Jone Larrinaga Dañobeitia (1993), Mungia, ikaslea. Mungiako Taket bertso-eskolako kidea da eta lehenengoz abestuko dau Uribe Butroeko txapelketan.
• Asier Legarreta Legarreta (1973), Meñaka, irakaslea. 1996an parte hartu eban lehenengoz Bizkaiko Txapelketan (Araba-Bizkaia garai haretan). Taket bertso-eskolako arduradunetako bat ere badogu eta bertsolaritzagaz lotutako hainbat liburu argitaratu dauz. Besteak beste “Joxe Miel Iztueta ‘Lazkao Txiki’rekin azken afaria”, “Kanta ala erreza III”, “Juan Ormaetxe Taket” eta “Eustakio ‘Eulea’ ilbindu traspunte”.