Bizkaiko Foru Aldundiak Gorlizen duen Fauna Basatia Sendatzeko Zentroan osatutako sei zozokume eta hiru kirikino askatuko dituzte umeek bihar, igandea, Meñakako Solluberako XVII. igoeran. Urtero herri igoera horretan parte-hartu ohi duten ehunka mendizaleen artean, txikienek ibilbide egoki bat izango dute, nekazaritza eta euskal mitologiari eskainitakoa eta txalaparta eta adarren soinez alaitua. Mari, Anbotoko dama, Meñakako Santillandi baselizaraino urreratuko da, eta Basajaun, Prakagorri eta Martin Txikiren laguntzarekin, umeen bidelagun izango da nekazaritzaren jatorrirako bidaia horretan. Txikiek hainbat landare eta lekaleren haziak ereingo dituzte baso txikien arteko ibilbidean zehar eta ondoren Aldundiaren zentroan sendatutako bederatzi animaliak askatuko dituzte. Argazkian, kirikino kume bat jaten Gorlizko aterpean / © Bizkaiko Foru Aldundia.