Leioako Udaltzaingoak bikote bat atxilotu zuen ostiralean 20 euroko billete faltsuekin erosketak egitea egotzita. Atxilotuak, R.N.E eta E.B., Bilbon bizi direnak, erosketa txikiak egiten zituzten Leioako dendetan ahalik eta atzerako gehien lortzeko billete bakoitzarekin, udal iturrien arabera. Metodo horrekin herriko hiru dendetan egin omen zituzten erosketak eta atxilotu zituztenean oraindik beste lau billete faltsu ei zituzten. Atxilotu biak faltsutze eta maula egiteagatik salatuta daude. Horretaz gain, Udaltzaingoan dioenez, gizonak aurrekariak ditu antzeko gertaerengatik. "Atxiloketa hau posible izan da Leioako Udaltzaingoak eta herriko merkatariek duten komunikazio onagatik. Pertsona edo gertaera susmagarrien aurrean merkatariek zein Udaltzaingoak beti jartzen dira harremanetan mugikorren mezu laburren bitartez, eta azken honetan horrela izan da", azaldu dute tokiko iturriek.