Gaur arratsaldeko 20:00etan Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazan egitekoa den
kultur etxe berriaren egitasmoa eztabaidatuko dute herriko
hainbat auzokidek, Lope de Vegako kultur etxean. Antolatzaileek eztabaida ireki eta parte-hartzailea pizteko puntu gutxi batzuk zehaztu dituzte oraingoz: kultur etxe baten beharra dagoela; antzinako kultur etxeak erabilera handia zuela; egun kultur etxe bat baino "gela txiki batzuk eta liburutegi txikia baino ez" daudela Itzubaltzeta / Romo zein Areetarako; Santa Eugenia plaza txikituta, "erabat galduta eta utzita" dagoela eta kultur etxe berria eraikitzen hasi bitartean doitu beharko litzatekeela; Itzubaltzeta / Romok bere kultur etxeak behar duela eta Areetak berea; kultur etxe berrirako Udalak aurkeztutako proposamena "ez dagoela herriaren beharretara egokituta"; bere aurrekontu eta tamaina "lekuz kanpokoak" liratekeela. Horregatik, proiektu berri bat era parte hartzailean diseinatu arte udal egitasmoa etetea eskatzen dute. Argazkian, ehunaka auzokidek,
PPk, Bilduk eta PSE-EEk babestu zuten iaz kultur etxeko diseinuaren aurkako sinadura bilketa.