
Getxoko
Eusko Alkartasunak antolatuta, "Pacificacion y posicionamiento politico" hitzaldia eskainiko dute bihar
Paul Rios Lokarriko koordinatzaile algortarrak eta Idoia Cuadra EAko legebiltzarkide ohiak. Ekimena Algortako Aldai patronatuan egingo da, arratsaldeko 7etatik aurrera. Paul Riosek adierazi duenez, "gustukoak ditut" horrelako hitzaldiak, "nire ideiak eta proposamenak adierazi eta, aldi berean,bake prozesuarekiko jendartearen kezkak, interesak eta esperantzak zeintzuk diren jakitea bermatzen didatelako". Izan ere, Algortako hitzaldiaz gain, hainbat ekitaldi ditu egunotan Lokarriko koordinatzaile algortarrak. Esate baterako, gaur bertan, Dosnostiako Koldo Mitxelena zentroan izango da, 19:00etan, Argituz taldeko Sabino Ormazabalekin. Algortako mahai-ingurua zapore onez bukatzeko edo, horren ostean, txakolina eta pintxoak agindu dituzte antolatzaileek. Argazkian, Paul Rios / cc-by-nc-nd
Mikel Agirregabiria.