Frantziako l'Elevageko Institutuko 30 teknikari inguru Intseminazio Artifizialeko Aberekin zentroan eta Gorlizko Foru Abeletxean izango dira, bihar, bisitari. Frantziako haragitarako behi-ustiategietako kudeaketa tekniko eta ekonomikoko adituak diren Frantziako teknikarien ordezkaritza EAEn eta Aragoin dago, egunotan, tokiko eta Espainiako Estatuko haragitarako behi-ekoizpenaren ustiaketa-sistemak eta etorkizunerako aukerak gertutik ezagutzeko, Aldundiko iturriek adierazi dutenez. Gurean, esan bezala, Gorlizeko foru abeletxean izango dira, behi gorri edo behi pirenaiko arrazaren erreferentziazko zentroa delako. Behi-arraza horren ezaugarriei eustea eta ezaugarri horiek hobetzea da abeletxe horren zeregina, ondoren Bizkaiko abeltzaintzara zabaltzeko eta, era horretara, ustiategiei ahalik eta errentagarritasunik handiena ateratzeko. Argazkian, behiak Gorlizko Foru Abeletxean / © Bizkaia.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!