Aste honetan Diarmuid Breatnach irlandarraren hitzaldi pare bat izango da Uribe Kostan. Aipatu laguna Irlandako preso politikoekin lanean dabilen talde bateko militante independentea da eta bertako presoen eta gatazkaren gaur egungo egoerari buruz arituko da. Gaur bertan Eztabaida Gune Antiautoritarioan (Villamonte plaza, A4) izango da solasaldia, 19:30etik aurrera. Bihar, berriz, Plaza Beltza herri kultur-gunean, Akilino Arriola kalean, 20:30ean hasita. Argazkian, Eztabaida Gune Antiautoritarioa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!