Espainiak konkistatu egin zuen Nafarroa duela 500 urte, Espainiako historialariek oso bestelako bertsioa eman duten arren. Seguru dago horretaz 1512-2012 Nafarroa Bizirik mugimendua. Gertaera salatzeko, martxa bat antolatu du larunbaterako, Iruñean. Egun osoko egitaraua prestatu du; tartean, Martxa Nazionala. "Konkista eta ondorengo garaia gogorra izan zen, eta ez baketsua", azaldu du aldarriaren zergatia azaltzeko. "Horrek kontraesanean jartzen du 'berdinen arteko hitzarmena' izan zela dioen bertsioa". Areago, Nafarroako eta Espainiako erresumen bat egitea "zoriontsua" izan zela dioen interpretazioa asmo txarrez egina dela dio, "egungo Nafarroaren egoera legezkotzat jo nahi baitu". Besteak beste, Algortan, Nafarroa Bizirik egunera joateko autobusa antolatu dute: goizeko 9:30ean Villamontetik aterako da eta 20:00etan bueltako da. Apuntatzeko zerrenda egongo da Amnistia tabernan. Argazkian, bandera nafarra Abusuko Ollargango parkean, Bizkaiko nafarren egunean / cc-by-sa Gorka Jakobe Palazio.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!