Ekimeneko kartela

Espainiaren kolonizazioa amaiarazi eta independentzia eskuratu zutela ospatuko dute igande honetan Algortan Euskal Herrian bizi diren filipinarrek. Izan ere, pasa den asteartean 114 urte bete ziren Emilio Aguinaldo Filipinetako lehenengo presidenteak independentzia deklarazioa sinatu zuenetik. Sikap elkarteak antolatuta, ekimen guztiak arratsaldeko 4etan abiatuko dituzte Makaletako etorbidean dagoen Fadurako antzinako garagardotegian. Ordu horretan, independentziaren aldeko meza egingo dute. Ondoren, umeentzako jolasak eta Filipinetako dantzen erakustaldia izango dira. 19:00etan, ordea, gastronomia dastaketan parte hartzeko aukera izango da. Ordubete geroago zozketa eta karaokea burutuko dituzte. Urtero harrera zabala dute topaketa hauetara hurbiltzeko deia egin die Sikapek auzokide guztiei. Argazkian, aurreko edizio bateko argazki bat / © Getxoko Udala.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!