Itzubaltzetan ez ezik, Berangon eta Gorlizen ere dira jaiak aste honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abu. 2a, 17:09

Eguerdiko 12etan abiatu dira gaur Santo Domingo jaiak Berangon (pdf). Igandera bitartean, ekitaldiz beteriko egitaraua prestatu du Kukullaga jai batzorde herrikoiak. Besteak beste, azken egunean Bakailao Eguna egingo dute. Gaurko ekitaldiei dagokienez, "Show berria prestatzen" izenburuko lana eskainiko dute Korri, Xalto eta Brinko pailazoek, 19:00etan. Ordu bete beranduago txokolatada izango da eta 22:00etatik aurrera Egan taldeak girotuko du dantzaldia. Gorlizen, berriz, bihar, ostiralarekin hasiko dira Andra Mari auzoko jaiak eta igandera arte luzatuko dira. Argazkian, dantzak udaletxe ondoan Berangoko Santo Domingo jaietan / © Berangoko Albisteak.

Gorlizko Andra Mari auzoko jaietako egitaraua (pdf)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun