Algortako aurtengo San Inazio jaiek irudia badaukate

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko eka. 15a, 20:00

Herritarren artean bozketa egin ostean, Iker Gallastegi Gardoki algortarrak egindako "Beltza" lana suertatu da garaile Algortako San Inazio jaietako kartel lehiaketan. Gauzak horrela, 300 euroko saria jasoko du mutilak. Horrek lehia gogorra izan du Erik Zarraga Argaluza getxoztarraren "Txipiak+igela+tiragoma..." afixarekin. Zarragak 664 boto jaso ditu Facebook bidez atzo 18:30ak arte izandako bozketan eta Gallastegik 651. "Beltza" lanak, ordea, 20 botoko aldea atera dio "Txipiak+igela+tiragoma..." kartelari e-posta bidezko zenbaketan: Gallastegirenak 150 eta Zarragarenak 130. 7 botoko aldea beraz. Lehian izandako beste biak, Zohartze Palacio Villar getxoztarraren "Zuria"-k eta Ander Perez Goikoetxea algortarraren "Txipiroi gixajoa"-k, hurrenez hurren, 373 eta 63 boto jaso dituzte Facebook bidez; eta 14 eta 6 boto e-posta bidez. Argazkian, Iker Gallastegi Gardoki algortarrak egindako "Beltza" kartela.

1. Iker Gallastegi Gardoki: "Beltza"

kartela 2

2. Erik Zarraga Argaluza: "Txipiak+igela+tiragoma..."

kartela 1

3. Zohartze Palacio Villar: "Zuria"

kartela 4

4. Ander Perez Goikoetxea: "Txipiroi gixajoa"

kartela 3
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun