Areetako Andres Isasi udal musika eskolako ikasleek “Munduko musikak” izeneko kontzertua eskainiko dute asteartean, ekainak 19, Algortako Biotz Alai abesbatzaren plazan. Horrela, zentroa sortu zeneko XXV. urteurrena ospatu duten ikasturtea bukatutzat emango dute. Emanaldiaren aurretik, 17:30etik aurrera, kalejira egingo dute Algortako Telletxe plazatik abiatuta Batzokiko jolaslekuraino, bertan nahi izango duten guztientzat erromeria izango dela. Ondoren, parte-hartzaileak Biotz Alai abesbatzaren plazara joango dira eta bertan, 300 ikaslek emanaldia eskainiko dute hainbat herrialdetako doinuekin osatutako programa eskainiz. Konposizioa ikuskizunarentzat beren beregi prestatu dute, kontakizun bat ardatz izango dutela. Bukatzeko, Andres Isasi musika eskolan bertan konposatutako abestia kantatuko dute. Kontzerturako sarrera gonbidapenen bidezkoa izango da, eta beraz musika eskolan bertan eskatu beharko da. Argazkian, Andres Isasiren senideak, musika eskolako irakasleak, ikasleak, langileak eta ordezkari politikoak batu ziren pasa den azaroaren 17an, urteurreneko ekitaldi nagusian / © Getxoko Udala.