Hastear dira Barrikako San Juan jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko eka. 21a, 13:06

Gaur, osteguna, emango diete hasiera San Juan jaiei Barrikan. 19:30ean botako dute txupinazoa, ekitaldiz beteriko lau egunei hasiera emanez. Igandera bitartean urteroko hainbat ekitaldi izango dira, horien artean: nekazaritza eta artisautza azoka, sukalki lehiaketa, herri kirolak, kanpoko margo lehiaketa... Musika ikuskizunak ere izango dira eta nola ez, etxeko txikiei zuzenduriko ekintzak, pailasoak eta Txan magoa. Besteak beste, larunbat honetan, bazkari herrikoia egingo dute, 14:30ean, udaletxeko plazan. Aurtengo menua 20 eurotan egongo da, bai barrikoztarrentzat zein kanpokoentzat. Izena eman eta ticketa jasotzeko udal liburutegira joan beharko dira bazkarian parte hartu nahi dutenek. Argazkia: cc-by-nc Borja Iza.

Barrikako San Juan jaietako egitaraua (pdf)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun