Urkoko zelaiek Txori Abeslarien XII. Lehiaketa hartuko dute igandean, ekainak 24, Txori Lagunak elkarteak
Sopelako Udalaren laguntzaz antolatuta. Sopelako elkarte hori eskarmentu handikoa da. Izan ere, 1961. urtean eratu zen, eta geroztik txori abeslarien inguruko hainbat jarduera antolatu du. Aurreikuspenen arabera, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Kantabria eta Errioxako 150 txorik baino gehiagok parte hartzea espero da. Federatutakoak lau mailatan banatuko dira: karnabak, karnaba mistoak, txokak eta txoka mistoak. Federatuez gain, zaleek eta bertako auzokideek beren lehia propioan ere parte hartzeko aukera izango dute. Sariketa goizeko 9:30ean hasiko da, baina parte hartu gura dutenek 8:30ean egin beharko dute izen-ematea. Halere, txorien txio ederrak entzuteko aukera hein handi batean eguraldiaren araberakoa izango da. Argazkian, karnaba / cc-by-sa
juan_e.