Federico Mayor Zaragoza Unesco hezkuntza, zientzia eta kulturarako Nazio Batuen erakundeko zuzendari ohia, zientzialaria, politikaria eta katedraduna izango da bihar Nuestra Señora de Europa Getxoko ikastetxe pribatuan. Mayor Zaragozak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikasturtearen amaiera ekitaldi ofizialaren ikasgai magistrala emango du bertan, goizeko 12:30etik aurrera. Bere ondoan, Isabel Celaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailburua izango du, ordi erdi batez luzatuko den ekitaldian. Mayor Zaragoza Bartzelonan jaio zen 1934an, baina Madrilgo Unibertsitatean eskuratu zuen doktoregoa, 1958an, farmaziako ikasketak egin ostean. 1959-1963 bitartean bertako irakasle-laguntzaile izan zen, eta Granadakoan biokimikako katedra eskuratu zuen 1963an. 1968an erretore izendatu zuten, eta Hezkuntzako Nazio Kontseilari izan zen 1969-1972 bitartean. Argazkian, Federico Mayor Zaragoza / cc-by-nc Universidad Internacional de Andalucia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!