Fadurako igerilekuek udako ordutegia estreinatuko dute bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko eka. 21a, 22:57

Bihar, ostirala, indarrean sartuko da udako ordutegia Algortako Fadura udal igerilekuetan. Hortaz bihartik aurrera eta irailaren 16ra bitartean, Fadurako kanpoko igerilekuek beren ohiko ordutegia udakoagatik aldatuko dute. Hala, igerileku olinpikoa asteko egun guztietan erabili ahal izango da goizeko 8etatik iluntzeko 9:30era, eta kanpoko gainerako guneak –berdeguneak, zabuak eta umeen igerilekuak– , ordea, goizeko 10etatik iluntzeko 9:30ak arte. Era berean, igerilekuetako kafetegia zabalik izango da 10:30etik 20:30era. Argazkian, estalitako igerilekua / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun