Uribe Kosta Zero Zabor elkartea aurkeztuko dute gaur eta etzi Urduliz eta Sopela

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko eka. 22a, 15:10

Mundu mailako Zero Waste mugimenduan oinarrituz, Uribe Kosta Zero Zabor Elkartea sortzea erabaki dute hainbat herritarrek, "gaur egun indarrean dagoen hondakinen kudeaketak ingurumen arazo ugari sortzen dituela" uste dutelako. Sustatzaileek azaldu dutenez, "gure elkartearen helburua Uribe Kostako herrietan dagoen hondakinen kudeaketa hobetzea da. Baina horretarako, kontsumo jasangarri eta arduratsuago bat bultzatu nahi dugu eta berrerabilpena sustatu ere birziklapenaren aurreko pausu bezala. Elkartearen helburua gure herrietan Zero Zabor helburura heltzea da". Hori lortzeko, herritarren parte-hartzea sustatuko dute, "aldaketaren motorra izan behar dutela" ulertzen dutelako. Prozesu horri hasiera emateko, hitzaldi zikloa antolatu dute gaur eta biharko, Sopela eta Urdulizko kultur etxeetan. Argazkian, oraingo zaramontziak Plentziako kaleetan / © Kandelaria Kultur Elkartea.

Hitzaldiak:

Ekainak 22
Urdulizko kultur etxea

18:00 Uribe Kosta Zero Zabor Elkartearen Aurkezpena.
19:00 Kontsumoa, berrerabilpena eta hondakinen kudeaketa Uribe Kostan. Uribe Kosta Mankomunitateko Ingurumen Teknikariak.

Ekainak 23
Sopelako Kulrtzio Kultur Etxea

10:30 Berriziklatu Proiektua.
Julen Arzuaga, Ingurumen Teknikaria.
12:00 Hondakinek badute irtenbidea: Zero Zabor. Mikel Ikatzategi, Gipuzkoa Zero Zaborreko partaidea.
17:00 Kontsumo Jasangarri eta Arduratsua.
Naiara Elorriaga, Ingurumen Teknikaria.
18:00 Itxiera: hurrengo pausoak.
Uribe Kosta Zero Zabor.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun