http://www.flickr.com/photos/www_ukberri_net/7419995296/

San Juan Sua batzordeak haur eta sendientzako San Juan sua antolatu du biharko, larunbata, Algortako Telletxe plazan. Ekimena arratsaldeko 5:30etik aurrera izango da. Besteak beste, aurpegi-pintaketa eta margo tailerrak, Xilipurdi taldearen "Gaur Jaia" ikuskizuna, txokolatada, txalaparta, bertsolari gazteak eta kantu herrikoiak izango dira. Ondoren, 22:30ean, suaren inguruko dantzak izango dira. Udari ongi etorria eman eta txarrak erretzeko ekimena orain dela urte batzuk abiatu zuten Algortako hainbat taldek. Egun, San Juan Sua batzordean honako eragileak biltzen dira: ALBE, Bizarra Lepoan, Egizu!, Gorrondatxe, Jose Antonio Agirre euskaltegia, Juan Bautista Zabala eskolako Ikasleen Guraso Elkartea eta UKTEST. Argazkian, iaz egindako sua / cc-by Egizu!.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!