Kultura, Hezkuntza, Gazteria eta Euskara arloetan, Betitxe Saitua zinegotziak gogora ekarri ditu "euskara normalizatzeko egindako apustua, Kurtzio kultur etxearen programazioan kalitatearen alde egindako urratsa eta gazteriari begira laster abian ipiniko duten prozesu parte hartzaile berezitua".
Emakumeari dagokionez, arlo horretan egiten diren ekimenetan "mezu aldarrikatzaileagoa" bultzatu dutela aipatu dute. Azkenik, Hirigintzan eta Udal Zerbitzuetan eguneroko beharrei aurre egin dietela baieztatu dute eta babes ofizialeko etxeak egiteko Eusko Jaurlaritzarekin "eman beharreko urrats guztiak" eman dituztela jakinarazi dute.
Sopelako Bilduk azken hauteskundeak irabazi zituela urte bat pasa eta gero, jorratutako ibilbideak eman duenaz gogoeta publikoa egiteko deia zabaldu du. Horretarako batzarra deitu du Sopelako Udaletxe plazan, arratsaldeko 7:30ean. Bilduk parte hartzearen ildoan emandako urratsak nabarmendu ditu eta horri dagokionez Udaleko gainontzeko alderdiek duten jarrera "higatzailea" gogor kritikatu dute. Dena den, beste alderdiekin dauden tirabirak nabariak izan arren, hauteskundeetatik hona PPrekin izan ezik gainontzeko alderdiekin hitzarmenetara heltzeko Bilduk erakutsi duen "gaitasuna" azpimarratu dute. Ezkerreko indar politiko izanda, esparru horretan aurrera eramandako ekimenak ere gogoratu dute. Hala nola, Sopelan lan istripuz hildako langileen omenaldia eta kargu politikoen soldaten %25eko murrizketa azpimarratu dituzte. Argazkian, Sopelako Udal Gobernua / ©