
Algortako Gazte Asanbladak antolatuta, udako jarduerak iragarri ditu dagoeneko Getxoko
Txorimalo gaztetxeak. Bihar, larunbata, euskal kulturan tradizio eta garrantzi handia duen udako solstizioa edo egunik luzeena ospatuko dute arratsalde eta gau aldera Txorimalo gaztetxean bertan, santurik zein santujalerik gabe. 19:00etatik aurrera, "sua, sardina jana, txokolate jana eta giro bikaina" izango dela agindu dute antolatzaileek, dena debalde, gainera. Bestalde, udako ohiko ekimena ere den Txorimalo gaztetxearen Futbito Txapelketak bere 7. ediziora helduko da datorren astean, asteartea eta osteguna bitartean jokatuko baita Getxoko Andramari ikastetxean. Izen-ematea, baina, aurretik eman beharko da, ohiko lekuetan, igandera arte. Argazkian, Itzubaltzeta / Romon ere ohikoak dira koadrilen arteko futbito txapelketak.