Bilboko Epaitegiak bost urteko espetxe zigorra ezarri dio 5 eta 8 urte arteko sei ikasleei sexu abusuak egotzita atxilotu zuten Erandioko irakasleari. Kasu batengatik baino ez du zigortu epaileak. Halaber, aipatu denboran irakaskuntza-funtzioa ezin izango du bete; eta sei urtez, ezin izango da adingabeko horren etxetik, ikastetxetik edo bera ibiltzen den beste lekuren batetik 300 metrora gerturatu. Gainontzeko bost adingabekoei dagokienez, bakoitzari 10 euroko isuna ordaindu beharko dio, 22 egunetan zehar; eta beraietatik baino 300 metro baino gehiagora izan beharko da, 5 urtez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!