Bihar, astelehena, "Memoria egin, justizia egin" hitzaldia eskainiko du Martxelo Alvarez
Ahaztuak 1936-1977 elkarteko kideak Itzubaltzeta / Romon. Hitzordua Lope de Vega kaleko kultur etxean jarri dute, 19:30ean. Ekimenaren xedea bikoitza da. Alde batetik, herri horretako 1969ko jaietan Francoren garaiko Getxoko udaltzain batek tiroz erail zuen Felix Arnaiz Maeso "Lagun" 20 urteko gazte leioaztarra zena gogoratzea. Beste aldetik, Eusko Jaurlaritzak berriki onartutako motibazio politikoko biktimen dekretuak Arnaiz biktima gisa onartua izan eta "zigorgabetasuna eta isiltasuna apurtuz" bere erailketa argitu dadin senideek eta Ahaztuak elkarteak darabilten borrokan zelan eragingo duen azaldu nahi dute solasaldiaren bidez. Izan ere, aipatu dekretua 1960 eta 1978 urteen artean Poliziaren gehiegikeria pairatu zutenei kalte-ordainak ematera bideratu dute. Argazkian, Martxelo Alvarez, Felix Arnaizen erretratu baten ondoan,
iazko jaietan Arnaizi egindako omenaldian.