45 urteko gizon bat kartzelara sartu dute, Bizkaiko Zubiaren inguruan, Areetan, 14 urteko neska bati sexu erasoa egitea leporatuta. 2009an egindako antzeko eraso bi ere egotzi dizkiote. Eusko Jaurlaritzaren
Herrizaingo Sailak esan duenez, gertakaria atzo jazo zen, 19:45ak aldera, 14 urteko neska eta bere lagun bat, hori ere adingabea, Areetatik paseatzen ari zirenean. Gizon bat hurbildu zen beraiengana eta ukitzeak egin zizkion euretako bati. Nesken oihuek inguruko jendea ohartarazi zuten eta erasotzaileak ihes egin zuen. Lekuko batek Ertzaintzara deitu zuen eta emandako deskribapenari jarraituz, inguruan atzeman eta atxilotu zuten. 2009an egindako antzeko delitu bi ere leporatzen dizkiote. Antza denez, leku berean adingabeei ukitzeak egin zizkien. Argazkian, emakumeenganako erasoen kontrako kontzentrazioa Itzubaltzetan.