Amnistiaren aldeko ekitaldia debekatu egin dute Sopelako jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko eka. 30a, 17:05

Bilboko Administrazioarekiko 3 zenbakiko epaitegiak kautelazko "behin-behineko" neurri batean Sopelako San Pedroko jaietan amnistiaren aldeko ekitaldi bat bertan behera uztea erabaki du, hainbat albiste agentziek zabaldu dutenez. Tokiko herri bilguneak deituta, gaur gauerdian egin behar zuten kalejira; "Txosnetatik abiatuta,amnistiaren aldeko kalejira. Sopelako Herri Bilguneak deituta" lelopean jai-liburuxkan irakur zitekeen bezala. Epaitegiaren erabakia jakinarazi ostean, Sopelako Udalak bizilagunei jakinarazi die ekitaldia deitu zutenek bertan behera utzi dutela, epai judiziala obeditzen, eta, ondorioz, ekitaldia ez dela egingo gaineratu dute. Sopelako Udaletik bertako bizilagunei festez gozatzen jarraitzeko esan die.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun