Espainiako zaleen eta kontrakoen arteko liskarra izan da Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 2a, 18:15

Polizia iturriak aipatuz hainbat albiste agentzia zabaldu dutenez, Eurokopako garaipena ospatzen ari ziren Espainiako hainbat zaleri eraso egin diete bart Algortan. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren bertsioa aipagai, gertakaria 23:05 aldera izan da, Algortako Etorbidean. Ondorioz, bi pertsona zauritu dira, baina ez dute zauri larririk. Ertzaintzak 11 pertsona identifikatu omen ditu. Herrizaingo Sailak azaldu duenaren arabera, "Espainiako selekzioaren hainbat zale taldearen garaipena ospatzen ari ziren pertsona talde batek harriak eta beste objektu batzuk bota dizkienean. Erasoaren ondorioz, bi pertsona zauritu dituzte eta inguruan zegoen auto bati kalte egin diote". Argazkian, espainiazaleak orain lau urteko Eurokopa ospatzen Negurin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun