Hamar edukiontzi erre dituzte Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 2a, 18:23

Ezezagunek hamar edukiontzi erre dituzte gaur goizaldean Leioan eta aparkatuta zeuden hainbat ibilgailuk kalteak izan dituzte, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldu duenez. Aipatu iturrien arabera, 03:20 eta 05:30 artean erre dituzte kontainerrak udalerriko leku desberdinetan. Aldapa kalean izan da sute handiena. Bertan hiru edukiontzi erre dituzte eta auto bat erabat kiskalita geratu da. Beste auto batek ere kalte handiak izan ditu eta suak kalte arinak egin dizkio beste ibilgailu bati. Argazkian, orain urte batzuk Leioan erretako edukiontzia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun