Sutea piztu da Erandioko Reim enpresan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 2a, 19:50
Sutea piztu da gaur goizean, 11:00k aldera, Erandioko Reim enpresan eta zorionez ez da langilerik zauritu. Berehala atera dituzte kalera, Eitb.com-ek jakitera eman duenez. Ertzaintza, udaltzainak, anbulantzia bat eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta azken horiek 11:25 inguruan sartu dira fabrikan sua itzaltzera. Sutea kontrolatzea lortu duten arren, lanean jarraitzen dute erabat itzaltzeko. Lehen ikerketen arabera, badirudi ustekabeko istripua dela. Kalean zeuden langile batzuek jakinarazi dutenez, sutea plastikoak eta disolbatzaileak dauden leku batean piztu da. Gainera, aipatutako iturrien arabera, bart lapurrak sartu dira fabrikan eta zuloa egin dute pareta batean. Argazkian, suhiltzaileak Itzubaltzeta / Romon izandako sute baten artxiboko irudian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun