Poliziak uste du astelehena eta osteguna bitartean gertatu zela hilketa. Hainbat egunez leihoak irekita eta telebista piztuta ikusirik joan zen bizilaguna bikotearen etxera. Emakumearen gorpua logelan aurkitu zuten, eta gizonarena, egongelan.
Horrez gain, Poliziak emakumearen maleta batzuk aurkitu zituen garajean. Poliziak esku artean darabiltzan hipotesien artean dago emakumeak etxea nahi izan zuelako hil zuela gizonak. Bizilagunen arabera, ohikoak ziren bien arteko liskarrak.