Rodriguezen egoera salatzeaz gain, estatu espainol eta frantsesak "konponbide demokratikoa oztopatzeko" egin duten "ildo errepresiboaren" hautua deitoratu dute eta auzokideak prozesuaren alde mobilizatu eta egungo egoera desblokeatzera deitu dituzte.
Espainiako Auzitegi Gorenak ekainaren 15ean lau urtetik hirura murriztu zion zigorra Rodriguezi, haietatik bi hilabete eta bost egun bete zituela 2007an. Larunbatean, falta den zigor zatia betetzeko atxilo hartu zuen Poliziak. Gorenak kaleratutako auto berean, Mikel De Gregorio gaztea absolbitu zuten.
Auzitegi Nazionalak 2011ko urrian zigortu zituen aipatu mutila eta eskualdeko beste hamar gazte absolbitu zituen. Izan ere, auziari Espainiako Polizia Nazionalaren Bilboko Informazio Brigada Probintzialak 2007ko urriaren 16an Uribe Kostan egindako atxiloketekin eman zitzaion hasiera. Guztiei kale borroka taldea osatu eta 2004tik 2007ko uztailera bitarteko hamar ekintza inguru leporatzen zieten. 2011ko irailaren 19tik 22ra epaitu zituzten. Gazteek hasieratik salatu zituzten tratu txarrak.
Manifestazioa argazkitan
Espainiako Poliziak pasa den