Laura Mintegi algortarra izango da EH Bilduren lehendakarigaia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 3a, 15:01

Azken egunotan bolo-bolo ibili den esamesa ofizial egin du gaur goizean Euskal Herria Bildu koalizio ezkertiar eta independentistak: jaiotzez nafarra den Laura Mintegi Lakarra unibertsitate irakasle eta idazle algortarra izango da bere lehendakarigaia datozen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako autonomia hauteskundeetan. Alternatiba, Aralar, Eusko Alkartasunak eta ezker abertzaleak osatutako hauteskunde marka berriak aurrekanpaina piztu du gaurkoan eta lehendakarigaiarekin batera, leloa ere mahai gainean paratu du. "Soluzio argiak" eskainiko dizkiete mendebaldeko euskal herritarrei, "unea delako herri honen arazo guztiei heldu eta konpontzeko bide argiak mahai gainean jartzeko". Ildo horretan, "Jaurlaritzara joan nahi dugu egiteko, ez egoteko", azaldu du Mintegik Bilboko Carlton hotelean, Jose Antonio Agirre eta Lekube lehendakariak gidatu zuen lehenengo Eusko Jaurlaritzako egoitza izandakoa. Argazkian, Laura Mintegi Lakarra / cc-by-sa Euskal Herria Bildu.

Laura Mintegik euskaraz eta espainolez emandako hitzaldia

Egun on gaur agerraldi honetara etorri zareten guztiei. Hotel honetan, gainera, egoitza hartu zuen lehenengo Jaurlaritzak gerra urteetan.

Euskal Herria Bildu koalizioak bere lehendakarigaia aurkeztu nahi du gaur Euskal Autonomi Elkartean burutuko diren hurrengo hauteskundeetarako, eta arduraz eta ilusioaz nereganatzen dut erantzukizun hori.

Ardura aipatu dut, Euskal Herria Bilduren inguruan pertsona askoren proiektu politikoa eraikitzen ari delako, eta proiektu hau ez da biltzen bakarrik une puntual baterako (hau da, epe laburrean Euskal Autonomi Elkartean burutuko diren hauteskundeetarako). Proiektu hau Euskal Herri osoko ezkertiarren eta soberanisten proiektua da, iparrean bizi edo hegoan bizi, mendebaldean edo ekialdean. Erantzukizuna sentitzen dut, beraz, kolektibo zabal, plural eta bizi baten ordezkaria izango naizelako.

Ilusioa sentitzen dut aldi berean jakin badakidalako ezkertiarrek eta soberanistek badugula zer eskaini une garrantzitsu honetan, eta aukera dugula herri honek orain arte izan duen ibilbide politikoan eragiteko.

Ziklo baten amaiera eta ziklo berri baten hasiera bizitzen ari gara, orain arteko garaiarekin zerikusirik ez duena. Garai berri honetan lema sendo eraman beharra dago, eta, garai berrira egokituko den proiektu argia gauzatu. Euskal Herria Bildu prest dago garai berriak behar duen lidergoari eusteko.

Gauzak beste modu batera egin behar dira, begibistakoa da hori, eta badakigu nola nahi dugun egin. Beste politika bat egin nahi dugu eta orain egin nahi dugu. Horrexegatik goaz Eusko Jaurlaritzara, Euskal Herri berri honek pertsona berriak, modu berriak eta, batez ere, proiektu politiko berriak behar dituelako oraingo ibilbideari buelta emateko.

Jaurlaritzara joan nahi dugu egiteko, ez egoteko. Ez gaitu mugitzen logika espazialak. Eragitea da gure helburua, eta ez egotea egote hutsagatik (beste batzuei antzematen zaien moduan). Jaurlaritza baliabidea da, tresna, ez helburua, gure helburua delako Euskal Herri normala, justua eta buruaskia lortzea.

Responsabilidad e ilusión, como digo, a partes iguales, en un momento en el que vemos que hay una oportunidad real para cambiar el rumbo político de este país. Euskal Herria Bildu se presenta a unas elecciones en una democracia que no merece ser llamada así. Esta pseudo-democracia ha utilizado criterios excluyentes para eliminar la disidencia; ningunea la cultura vasca y, entre otras cosas, es (junto con Turquía) el único país europeo que tiene desde hace años encarcelados a periodistas y políticos por delitos de opinión.

Euskal Herria Bildu llega a la escena política en la peor crisis económica que se recuerda en mucho tiempo, donde los políticos españoles ocultan datos y mienten, y los políticos vascos van a Madrid a rendir pleitesía. En estos momentos plantearse la posibilidad de desvincularse de los estados vecinos no es solo un sano ejercicio de un derecho reconocido internacionalmente, sino que es una cuestión de supervivencia ante el naufragio español.

Euskal Herria Bildu tiene vocación soberanista y de izquierdas, es decir, quiere hacer una política al servicio de las gentes y de los pueblos, y no de los capitales y los estados.

Gauzak honela, soluzioak ekarri nahi ditugu herri honetara, soluzio argiak, eta horretarako bi ardatzetan oinarritu dugu gure zeregina:

Lehenik eta behin bakea eraiki behar dugu, bakea zentzu zabalenean eta sakonenean. Bakea da Justizia, Bakea da ideiak kontuan hartzea, Bakea da errespetua, Bakea da erabakiak hartu ahal izatea, Bakea da erabakitakoa gauzatzea.

Norbaitek pentsatzen badu borroka armatuaren gelditzea nahikoa dela bakea ezartzeko, oker dago oso, estatu autoritarioak ebazpenez ebazpen ito dituelako askatasunak baten eta orain horri guztiari buelta eman behar zaiolako.

Bakea lortzeko helburuaz, prest gaude bustitzeko, eta gainontzeko indar politikoei galdetu egingo diegun behin eta berriz, ea zer egiteko prest dauden bakea lortzeko eta konfrontazio garaiak atzean uzteko.

Elkarrizketaren kultura jarri nahi dugu politikaren erdigunean eta edozein aukera politiko defendagarria dela aldarrikatu, bai eta independentziarena ere, noski.

Euskal hiritarrek aukera eduki behar dute galdetuak izateko ea nola eta norekin bizi nahi duten, ea maizter segitzeko gogoa duten ala aita-amaren etxea eraikitzen hasi nahi duten eta ama-aitaren hizkuntza bermatu etxekoentzat.

Horretarako hasi beharko dugu ustelduta dagoena zaharberritzen, demokrazia bera alegia. Demokrazian boteretsuena ez baita oihu altuen egiten duena, baizik eta hiritar gehiagoren sostengua bereganatzen duena, eta hortik hasi beharko dugu, gehiengoak eta gutxiengoak kontuan hartzen (eta gutxiengoak errespetatu egingo ditugu, lasai egon daitezela).

Y es la paz y la normalización la vida política, uno de los dos ejes en los que ya están trabajando las mujeres y los hombres de Euskal Herria Bildu, para implementar la cultura del respeto, reconocer al otro aunque piense diferente, y llevar al ámbito de la política lo que ya se está haciendo en la calle.

Esta coalición es, sin ir más lejos, un ejemplo de la cultura del diálogo que queremos trasladar a la política; eso es lo que han hecho las fuerzas políticas que conforman Euskal Herria Bidu: hablar y entenderse.

Y por medio de esta cultura del diálogo, tendremos que empezar por sanear una democracia corrompida que mediante la exclusión (que, por cierto, no hay nada más antidemocrático que la exclusión) ha dado rango a normalidad a situaciones distorsionadas. Habrá que poner las bases para que cualquier opción política pueda ser defendida e, incluso, pueda ser llevada a la práctica si tiene el respaldo ciudadano suficiente. Queremos reivindicar el derecho a decidir, y que ese derecho no se quede en una mera declaración de intenciones.

Bigarrenik sentsibilitate soziala aldarrikatu nahi dugu. Justizia soziala oinarri duen gobernua sortu nahi dugu. Eta ez genuke pemititu behar espekulatzaileek gaina har diezaietela politikariei. Momentua da galga ipintzeko kapitalismo basatiari. Ezkerraren baloreak ipini nahi ditugu indarrean: ahularen babesa, elkartasuna, auzolana, botere horizontala, galdeketa, partaidetza, gizarte igualitarioa.

Porque queremos diseñar una sociedad fundamentada en la justicia social, poniendo el punto de mira en las personas y no en los capitales, gobernando para los y las ciudadanas y no para los especuladores. La pobreza limita la libertad de decisión de las personas y de los pueblos. La pobreza resta dignidad y debilita políticamente. La falta de medios disminuye la capacidad de tomar decisiones, y esto es así tanto para los individuos como para los pueblos.

Tenemos un proyecto político, tenemos el equipo humano y, sobretodo, tenemos la voluntad política para llevarlo adelante.

Eta pluraltasunetik eraman nahi dugu aurrera, indartsu egiten gaituena ezberdinen arteko akordioa baita. Ez gara berdinak eta ez dugu berdinen arteko gizartea nahi. Euskal Herria gizarte plurala da eta zenbat eta lehenago onartu, are eta arinago jarriko gara akordioen bidean, ezinbestekoa baita adostasunerako kultura lantzea. Elkarren aurka mokoka aritzeak ez garamatza inora. Nor bere lekuan, bai; nork bere ideiekin, bai, baina elkar errespetatuz.

En una sociedad donde nos han querido hacer creer que la multiplicidad significaba variedad, cuando en realidad era todo más de lo mismo, una y otra vez repetido, reivindicamos la verdadera PLURALIDAD, donde los distintos se reconocen y se respetan.

Hori guztia da euskal gizarteari eskaini nahi dioguna: herri proiektua, bokazio soberanista, ezkerraren baloreak, akordioa eta elkarrizketa, gizarte justuagoa lortzeko helburua Eta horretarako soluzio argiak behar dira.

Ofrecemos a la sociedad vasca un proyecto de país, con vocación soberanista y valores de izquierda, con la voluntad absoluta de eliminar la injusticia social. Con el objetivo de fomentar la autonomía personal y la autonomía colectiva para que un día este país pueda ser reconocido dentro de la comunidad internacional.

Somos muchos y muchas los que hemos llegado a la conclusión de que la situación actual no tiene ninguna salida si sigue con la trayectoria que lleva, que el capitalismo empobrece humanamente y económicamente, y que hay otras maneras de organizarse en política, maneras más participativas, más solidarias, horizontales, donde todos tengamos cabida. Es tiempo de soluciones.

Ez dugu agintzen honezkero egiten ari ez garen ezer. Egintzak nahiago ditugu hitzak baino. Ekin, mintzatu ordez. Baina ez gaude bakarrik hau guztia egiteko. Lana konpartitu nahi dugu, auzolana bultzatu.

Somos todos los que estamos, pero todavía no estamos todos los que se sienten soberanistas y de izquierdas. Todavía podemos apretujarnos y hacer sitio para más. Este es un proyecto en construcción, y todas las aportaciones son bienvenidas. Normalización política, derecho a decidir y justicia social son los tres mensajes que queremos dejar hoy aquí.

Eta zuei, kazetariei, eskerrik asko zuen arretagatik eta trasmititzen laguntzeagatik jendearengana helarazi nahi dugun mezu hau. Agur eta laster arte.

Laura Mintegiren soslaia

Lizarran jaioa, 1955eko urriaren 26an. Sortzez nafarra, eta bi urte Venezuelan eman ostean, txikitatik Bizkaian bizi da, hasieran Bilbon eta 1973tik aurrera Algorta du bizileku. Euskaldunberria, bi alaba ditu eta bananduta dago. Historian lizentziaduna eta Psikologian doktoratua da. 1981 geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea da. Saileko zuzendaria izan zen 1999tik 2006ra eta berriz ere 2010etik gaur egunera arte. Horrez gain, 2004a geroztik, Euskal PEN Klubaren presidentea da. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2006an.

Laura Mintegik hainbat lan ere idatzi ditu (tartean "Nerea eta biok", "Sisifo maite minez" eta"Ecce homo") eta lan horiengatik hainbat literatura sari bereganatu ditu, horien artean Azkue Nobela Saria, Donostia Hiria Saria eta Jon Mirande Saria. Ohiko kolaboratzailea da hedabideetan, bai ikus-entzunezkoetan bai eta idatzizkoetan ere. "Argia" astekarian maiz jardun zuen 80 hamarkadan.

Gaztetatik hainbat mugimendu politiko, sozial eta kulturaletan aritu da. Egunkariaren Babes Taldean, Gernika Deialdian, Kulturaz Blai-n, Anjel Kalera! plataforman eta euskal presoen eskubideen aldeko beste hainbat ekimenetan eta Euskararen Unibertsoan zein Getxoko Udaleko Euskara Aholkularitza Batzordean, besteak beste.

Hauteskunde ezberdinetan hautagai izan da ere Laura Mintegi. 1987 eta 1989ko Europar Parlamenturako hauteskundeetan Herri Batasunako zerrendetan joan zen eta 2011ko azaroko hauteskunde orokorretan Amaiur koalizioko hautagai izan zen.

Euskal Herriko Unibertsitateko errektoregai izan da bi aldiz, Ertza hautagaitzan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun